ESKUHARTZEAREN DISEINUA
HASIERAKO ERRITUALA
EREMU
OROKORRA
Ni Alba Delgado naiz. Nire hurrengo praktiketetan esku-hartze didaktiko
bat burutu beharko dut Barakaldon kokatuta
dagoen Artegabeitia eskola publikoan.
Nik aukeratu dudan ekintza ikasgela barruan goizero egiten den “hasierako errituala” izango litzateke. Hasierako erritual hau, ahozkotasunaren ikuspuntutik
aztertuko dut batez ere, aldagaia ezberdinak kontuan hartuz.
Nire praktika egonaldiaren gela, 4 urteko gela dauden 21 ikasleek osatzen
dute. Horietatik hiruk atzerritarrak dira ( hego amerikar bi eta errumaniarra),
errumaniarra euskara ondo menperatzen du baina beste biak aldiz ez.
Aukeratutako gaia, egunero gauzatzen den
ekintza denez, praktika aldiaren erdian egitea pentsatu dut, Abenduaren 4ean konkretuki.
DISEINUA
Esku hartzea egiteko zenbait alderdi kontutan
hartu beharko ditut interbentzioa era eraginkor batean gauzatzeko:
v Kokapenari
garrantzia emango diot,bai ikasleei
dagokionez zein nire kokapena. Arbelaren inguruan eseriko gara guztiok gustura
( eroso egon behar gara denok) , korruan. Bertan erritualerako beharrezkoak
ditudan baliabide ezberdinak izango
ditudalako. Nire altuera beraiena baino
pixka bat altuagoa izango da, guztiek
nik ondo ikusteko. Makinistaren papera egiten duen pertsona nire ondoan eseriko
da, nire altuera berdinean, guztiok ikusteko eta egun horretako garrantzia
azpimarratuz.
v Parte
hartzea sustatzea izango da nire
helburu nagusia, hitz egitea ( batez ere makinistaren papera betetzen duenak )Horretarako
espazio bat egongo da erritualaren bukaeran, baina errituala dagoen bitartean
ere posiblea izango da era mantso eta ordenatu batean parte hartzea, guztiok
entzun dezagun.
v Edukiak barneratzea ere, alde inportante bat da noski. Hauek
dira landuko ditudan eduki ezberdinak:
- Asistentzia: Nortzuk etorri garen gaur klasera eta
nortzuk ezikusi. Izenak irakurtzen edo argazkiaren bidez erlazionatzen hasi eta
hauek zenbatu.
- Asteko zer egun den gaur egutegi batean seinalu “X” bat
eginez.
- Zer eguraldi egiten duen aztertu.
- Jantokian
bazkaltzeko dagoen menua ikusi.
- Gaurko egunean prestaturik dagoena azaldu.Ingelera,
musika…dagoen adibidez.
Honetarako arbelan dauden irudi, izen, marrazki…laguntza
izango dut, beraientzat guztiz garrantzitsuenak direnak edukiak barneratzen
joateko.
v Hitz
egiteko era eta jarrera. Era
argian, abiadura eta intentsitate egoki
batekin. Ikasle GUZTIEI heltzeko modukoa. Gainera hori
ziurtatzeko zenbait galdera botako dizkiet. Jarrerari dagokionez, jarrera
positiboa izango dut, beti laguntzeko prest eta beraien segurtasuna ziurtatuz.
Puntu honetan kontutan izan beharko dut ikasle berezi edo atzerritarrak. Puntuan
azaldutako guztia garrantzia handiago bat hartuko du, eta atentzio handiago bat beraiei eskainiko diet (
gelako erritmoa gehiegi moteldu gabe noski).
Nik proposatutako interbentzioa egiteko, zenbait aholku kontutan izango ditut , batzuk orokorrak izango direnak eta beste batzuk zehatzagoak.
Aholku orokorrak
- Autonomia bultzatu
- Segurtasun afektiboa eskaintzea
-
Laguntza eskaintzea
-
Hausnarketa eragitea
- Antolatu (Jarduerak, edukiak, espazioa, denbora…)
- Haurren sormena bultzatzea ekintza desberdinekin
- Haurren parte-hartzea kudeatzea
Aholku zehatzak
- Azalpen gehiago eman zalantzak egotekotan, eta gogoratzen lagundu etengabe
- Elkar ulertzen dutela ziurtatu
- Datu argi eta sinpleak
- Errepikapenak egitea ezagutza hobeto barneratzeko
- Gauzen kontzeptua azaltzea
- Orientatu zalantzetan eta ikasleen esperientzietan
- Tonua eta keinuak erabiltzea komunikazioa sustatzeko
- Komunikazioa praktikan jartzea
(ahozkotasunari garrantzia ematea)
ESKU HARTZEAREN DESKRIBAPENA
- Prestakuntza fasea
Nire interbentzioa aurretiaz prestatu nuen behaketaren bidez. Andereñoak
egunero nola egiten zuen ikusi nuen. Batez ere berak edukiak aurkezteko
erabilitako ordena, klasean nola kokatzen zen, erabilitako materialak
ekintza aurrera eramateko eta jarrera.
Nire helburua makinista edukiak ulertzea, barneratzea eta parte
hartzea zen, baina ez bakarrik bera, gainontzeko umeek ere hori lortu beharko
dute.
Prestatuko nituen jarduerak aurrerago aipatutakoak izango litzateke: Nortzuk etorri garen gaur klasera eta nortzuk ez zenbatu
eta ikusi, asteko zer egunetan gaude,zer eguraldi egiten du, jantokiko menua
eta gaurko egunean egingo duguna azaldu.
Azaldu saio edo esku-hartzea nola
prestatu duzun, helburuak aukeratzean sortu izan daitezkeen zailtasun eta
eragozpenak, metodologia, jarduerak, ebaluazioa egiteko irizpideak, erabilitako
bibliografia...
- Gauzatze fasea.
Hasierako erritual osoa gidatu dut. Makinista nire alboan eseri eta beste
guztiak korroan hari begira kokatu dira.
Zer eguraldia egiten duen kanpoan esan dit eta egutegi batean margotu du
eta asteko zein egunean gauden ere “X” bat idatziz ( eskuaren motrizitatea
lantzeko eta eguraldiarekin harremantzeko). “Asteartea” dela komentatu dugu (
asteko egunak barneratzen joateko) eta gaur musika, ingelera eta txokoak
ditugula komentatu dugu ( beraiek gaurko egunean zer burutuko den jakiteko eta
asteko egunarekin lotzeko)
Jantokian dagoen menua bilatu dugu, janari batzuen izen-argazkien artean (
kartulinazkoak) eta arbelan ipini ditu gainontzekoek ikus dezaten. Honen bidez
jakien hiztegia lantzen joango gara.
Nahiko trebe ikusi dut nire burua,
baina egia da umeek oso ondo portatu direla. Dena jarraian eta polita
atera da.
Bestalde akatsak izan ditut noski, urduri nengoen eta honek hitz egiteko erritmoa
azkartu du, lehen bailen bukatzeko gogoak bainituen. Ez umeen gaitik, gustura
nenbilen beraiekin, baina egia da andereñoa ebaluatzearen presioa sentitu
dudala.
Pozik sentitu nahiz, korroan zeuden
umeek adi egotea eta jardueretan aktiboak egotea lortu dut.
Andereñoak jarduera bukatzerakoan zenbait ohar edo gomendio esan zizkidan,
batez ere astiroago eta hobeto ahoskatzea gomendatu dit, eta makinistari
hausnartzera eramateko zenbait estrategia komentatu dizkit ere. ( ez bainekien
batzuetan nola azaldu makinistari zer erantzun behar zuen eta azkenean nik
ematen nion erantzuna).
Baina orokorrean primeran egin dudala esan dit.
ONDORIOAK
ETA HAUSNARKETA
Ondorioak eta autokritika egiteko momentu heldu da. Askotan norberak
akatsak ikusten ere jakin behar baititugu. Akatsak izan ditut interbentzioan noski,
baina ez zuzentezinak, denboraren poderioz eta esperientziarekin konpondu
daitezkeenak izan direla uste dut.
Gauzak ahalik eta ondoen egiten
saiatu naiz, egia da bestalde, askotan ez direla nik espero nituen moduan atera.
Praktikek erakutsi naute nola edozein gauza gerta daitekeela eta ezusteak Haur
Hezkuntzako irakaslea bezala eguneroko gauzak direla. Baina horretan ere ikasi
dut, inprobisatzen eta klasera aurrera eramanez era egoki batean.
Esku hartzea ondo ateratzeko, behaketaren lan garrantzitsua egiten aritu
naiz, hala nola, irakasleak lan egiteko erabiltzen duen metodologia, haurrekin
zuen harremana, errutinak zeintzuk ziren, gelan zituzten material mota
desberdinak aztertu…gero nik aplikatzeko helburuarekin.
Prestakuntza fasean planteatu nituen helburuak bete ditudala esan dezaket.
Umeek hasierako erritualean landutako eduki ezberdinak ulertu eta barneratu
dituztela seguru nago. Beharbada hori ziurtatzeko ume bakoitzari galdera
espezifiko eta pertsonal gehiago egin beharko nituzke, baina horrek suposatzen
du gainontzeko jardueretarako denbora gutxiago ezingo genuela.
Kontutan hartuta hizketa-jarduna ez dela era
batekoa soilik. Hala, interbentzio honetan ere ahozko testu-molde ezberdinak landu ditugu: ikasleen aurreko azalpenak ,
deskribapenak eta elkarrizketak multzo honetako adibide erabilgarrienak
izan dira.
Ahozko testu mota bakoitzak bere
helburuak betetzen ditu baina orokorrean hizkuntzarekiko hausnarketak ikaslearen
ekoizpenak zuzentasunez bultzatzea dute
arduratzat, hizkuntzaren arautegia erabiliz eta barneratuz.
Azalpenen kasuan adibidez informatzeko xedea bete nahi du eta ikasleen ezagupen
maila aberasteko estrategia aproposa da. Azalpena
landu dudanean, testuen ezaugarrietako bat beren zailtasunarena da; informazio berri asko aportatzen baitute.
kontutan hartuz: adina, ikasketa-maila, noraino ezagutzen duten gaia...
Hartzaile motaren arabera, beraz, informazioa hautatu eta era batera ala
bestera azalduko dugu (termino teknikoak ala ez hain teknikoak erabiliz,
zenbait kontzeptu argituz edo adibideen bidez azalduz, egin ditzakeen
inferentziak aurrikusiz...).
Sarritan erabilitako beste testu mota deskribapenak izan dira.Gauza
bat nolakoa den erakusten duten testuak dira. Sekuentzia deskriptiboak eskuarki
bestelako testuen barruan agertzen dira txertatuta, bigarren mailako funtzioa
betetzen dutelarik.
Praktiketan egoeren, prozesuen,fisikoa edo paisaiaren,gauzen, animalien edo
pertsonen eta barne egoeren:egoera psikologikoa, izaera edo sentipenen
deskribapenak egin ditut.
Bukatzeko, erabilitako azkeneko testu mota elkarrizketa izan da.Solaskide
bi edo gehiagoren artean elkartruke komunikatiboan daudenean, txandaka esaten
dutena deritzogu. Klasean landutakoak bat
batekoak izan dira.
Ahozkoari berez dagozkion ezaugarriak izaten dituzte:
- Hitzezko eta ez-hitzezko elementuak batera
ematen dira (keinuak)
- Esaldi bukatu gabeak maiz ematen dira
- Elipsiak, errepikapenak, sintaxi inplizitua.
- Pausak, geldiuneak, ixiluneak, zalantzak eta zuzenketak.
- Betegarriak: eh..., ba..., nola esan..., bueno..., zera...
- Erregistro kolokialak ( - eh! , Aizu!..) Era desberdinetakoa formaltasun
maila erabili dut batzuetan.
- Ikaskidearen arreta bereganatzeko oso erabilgarria izan da, gaian
sartzeko ahalegina eginez... (badakizu atzokoa?)
Bukatzeko esan behar dut, ezinbesteko ikusten dudala ikaslearen
arreta mantentzea eta horretarako zein estrategia erabili behar diren ikasi
beharko ditudala. Izan ere, umeen parte hartze edo jarrera egokia gabe, ez zen
interbetzio on bat izango, nahiz nik landutako gainontzeko puntu guztiak ondo
egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario